Agenda
DAMBORRADA. OYÓN-OION 2021.
Asteartea 27 Apirila 2021
San Bizente Ikastolako IGEak aurtengo DANBORRADAN parte hartzeko gonbidapena zabaldu du, ekimen honen bidez: APAINDU ZURE BALKOIA
Apirilak 27, asteartea, 15:30etan ikastola eta eskolako umeak 2021eko danborrada egingo dute ikastola eta eskolako elkarondoko patioetan, modu honetan elkarrekin ospatu dezakete jaialdi hau.
Gogorarazten dizuegu GUZTIZ DEBEKATUTA DAGOELA UMEAK IKUSTERA JOATEA.
