#ABIAN proiektuaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta @arabakoforualdundia-k , Arabako Errioxaren garapenean inplikatutako pertsona eta eragile guztiek parte hartzeko prozesu irekia abian jarri dute. Herritarrei zuzendutako online galdetegi honen bidez, ekarpen baliagarriak bilatzen dira Arabako Errioxaren beharrak eta nahiak aintzat hartuko dituen plan bat zehazteko eta etorkizunera begira jarduera-ildoak erabakitzeko. Animatu eta parte hartu!