Udal Liburutegi Publikoa
1 ORDUTEGIA
EKAINAREN 16TIK IRAILAREN 15ERA LIBURITEGIA 10:00ETATIK 13:00ETARA IREKIKO DA, ASTELEHENETIK OSTIRALERA
2.- AURKEZPENA
Oiongo Udal Liburutegi Publikoak, Euskadiko Liburutegi Sistema Nazionaleko kidea den honek, 1962an hasi zuen bere ibilbidea, nahiz eta 1983tik aurrera hasi, berrinaugurazioarekin batera, hala eskatzen duten erabiltzaile guztiei eskaintzen informazio eta irakurketa publiko zerbitzu etengabea.
Egun, 2002an inauguratutako erabilera anitzeko eraikin berezi eta moderno batean dago. Ikastetxeen ondoan kokatua, 203 m2ko azalera erabilgarria du, bi solairutan banatua. 48 irakurtoki ditu eta argi naturala izugarria.
3.- ZERBITZUAK
- Informazio bibliografikoa
- Irakurketa eta Kontsulta gela
- Liburuak maileguan etxeratzea
- Hemeroteka
- Egunkariak
- Aldizkariak
- Berrikuntzen erakusketa
- Sarbide libreko Wifi eremua (lotune inalanbrikoa internetera)
4.- FUNTSAK
- 10.153 liburu informatizatu
- 10 aldizkari
- 4 egunkari
5.- MAILEGUAK
Liburutegira nahi duen guztia etor daiteke, sarbidea librea eta doakoa da. Zenbait zerbitzu erabiltzeko, ordea, beharrezkoa da Liburutegiko karneta. Txartel pertsonala eta besterenezina da eta mailegu zerbitzua erabiltzeko balio du. Txartela eskatzeko izen emateko fitxa bete behar duzu eta argazki berri bat atxiki.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko herritar guztiei liburutegi publikoetako funts bibliografiko guztietara sarbidea errazteko, karnet honen bitartez, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuko lineako Katalogo Kolektiboko edozein liburutegi publikotan izango duzu sarbidea.
6.- INFORMAZIOA
Udal Liburutegiak eskaintzen dituen erabilpen zerbitzuen berri zabalagoa izateko, hala nola, bertako funtsak kontsultatzeko, bertara joan daiteke zabalik dagoen ordutegi eta egutegian edo...
Telefono honetara deitu: 945 622097.
Helbide honetara mezua bidali: aoyon.biblioteca@ayto.araba.
Webgune honetan bilatu: Euskadiko Liburutegi Publikoen Katalagoa
Kontaktua
- Foru Eraikina, Foru k. 6, behea.
- 01320
- Oyón - Oion
- Tel.: 945 622 097
-
E-Maila:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. - Webgunea: https://www.euskadi.eus/biblioteca/oyon-oion-biblioteca-municipal/web01-a2libzer/es/

