Arroyo I Polikiroldegia
1972-1973 urtean eraiki zen. Izena "Clemente Arroyo" pilotari ospetsuaren omenez ezarri zitzaion, lan eskerga egin baitzuen honek Herriaren alde.
2160 metro erabili behar izan ziren berau eraikitzeko eta 1300 ikuslerentzako tokia du. Lur sailen iparraldean dago, udal igeritokien ondoan. Pilotalekuak 1186,55 metro koadro ditu, frontoi-aurreak 53,40, eta aldagelak hartzen dituen lehenengo solairuak 106,80 metro koadroko azalera du. Partikularrek (pala jokorako) eta Herriko Elkarteek erabiltzen dute kirolgune hau.
Kontaktua
- Elorri kalea
- 01320
- Oyón - Oion
