Kzgunea
Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:
- KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta 945062534 edo gure web orrian (https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua) .
- Telefonoz deitu 945062534. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
- Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:
OionKZgunea Foruak, 4 (Kultur etxea) Oyón-Oion - 01320 Araba/Álava , astelehenetik ostiralera irekia, 9:00etatik 13:00etara.
Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak
VIDEOTUTORIAL PARA REGISTRARSE EN LA WEB DE KZGUNEA:
VIDEOTUTORIAL PARA INSCRIBIRSE DIRECTAMENTE EN UN CURSO EN LA WEB DE KZGUNEA:
Sartu gure publizitate-iragarkian
KZguneak hainbat formakuntza-modalitate ditu, erabiltzaileen beharretara egokituak: aurrez aurreko formakuntza, urruneko formakuntza, bideokonferentzia bidezko formakuntza, aurrez aurreko hitzaldiak eta zuzeneko hitzaldiak, YouTubeko kanaleko bideotutorialak eta IKTekin lotutako zalantzak argitzeko tutoretza pertsonalizatuak.
Helburua lankidetzak sustatzea da, KZgunea sarea eskura jarriz, zuen erakundearekin lotutako kolektiboetan identifikatzen diren beharrak asetzeko, eta elkarrekin lan egitea, pertsona guztientzako ikaskuntza-espazio bat eskaintzeko. KZgunea Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei lotutako formakuntza-prozesuak abian jartzea eskatzen duten gizarte-eskaerak entzuteko eta garatzeko gune bat da.
KZgunearen ekintza berri honi eta eskaintzen dituen zerbitzuei buruz gehiago jakiteko, KZgunearen web orria bisitatzea edo argitaratu den berria irakurtzea gomendatzen dugu.
Egin klik... eta aldatu txipa!
KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero gai ezberdinei buruzko 2 hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.
Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroago ikusteko.
Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen
Kontaktua
- Foru, 4.
- 01320
- OION-OYÓN
- Tel.: 945-062534

