San Justo Parkea
San Justo dermioan dago kokaturik, Iekora (2 kilometrora) eta Oion arteko errepidean.
Betidanik izan da parke hau landa-ibilaldien bilgune, txapelketa gastronomiko tradizionalen topaleku jaietan eta, udarako, itzalean egoteko toki aski duen leku publiko eroso eta lasai bakarra.
Parkea leku-babestuan dago inguruan zuhaitz mota pila baitago: makalak ibaiertzean (zuhaitz altu bezain lirainak dira, hosto zabal eta leunekoak), bananondoak, zumarrak, akaziak, etab..
Parkeak jolastokia du eta bertan honako zerbitzuak: barbakoa handi bat (eraikin zabala eta estalia, eguraldi txarra dagoenean babestu ahal izateko), 2 barbakoa txiki, 18 mahai eta mahai bakoitzak bere eserlekuak ditu, iturburu naturaleko iturri bat (Pasadillamala urtegitik datoz ur horiek), putzuko iturri bat. Txikienek jolaserako dituzte zabuz hornituriko 3 jolas-eremu, haien gozamenerako.
Parkeak aparkatzeko lekua ere badu.
Kontaktua
- A2126 errepidea (Iekorarako Errepidea, Oiondik 2 kilometrora)
- 01320
- Oyón - Oion

