Udako Igeritokiak
Igeritoki hauen azkeneko eraberritze lanak amaituta, berrinaugurazioa 2004ko irailaren 7an izan zen. Udalak kirol-ekipamendurako dituen udal lur sailetan daude, Arroyo I Udal Pilotalekuaren eta sakibaloi jokalekuaren artean. Kirolgune honek bi igeritoki ditu (bat karratua, plisti-plasta ibiltzeko erabiltzen dena eta bestea L itxurakoa, jolaserako), eta berdegunea ere badu, udal lur sailak erabilita orain dela gutxi handitu berria.
Berdeguneek lau blokeko altuerako jardinerak dituzte: hotza jasaten duten landare igokari koloretsuak, huntzak; konifero nano urdinak, urre-kolorekoak eta berdeak; zuhaixkak osatzen dituzten arrosa-landareak.
Zuhaitz kontuan honakoak dira motarik aipagarrienak: ezkia, liquidambar styraciflua, acer platanoideak, Himalaiako zedroak, pinuak, zumarrak, sahatsak.
Badira elbarrientzako hornitutako zerbitzuak, aldagelak, haurrentzako mahaiak, eta terraza duen taberna bat.
HORARIO DE 11:00 a 21:00 H
Kontaktua
- Elorri kalea
- 01320
- Oyón - Oion

