Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com
EGILEA: JAVIER MARTINEZ REINARES

Katxiaren Jaitsiera


Esker Oneko Jaiak (abuztuko azken asteazkena)

1948an, bi kontu mahaigaineratu ziren gure Herriko jendartean. Festak urtarrilean izanda, ikaragarrizko hotza egiten zuenez, jende gutxi hurbiltzen zen festetara. Festa horiek zonaldean sona handikoenak izatea nahi zutenez, udan beste festa batzuk ospatzea erabaki zuten herritarrek. Esker Onezko festak sortu ziren horrela, irailaren 4tik 8ra ospatuko zirenak.

Beste lekualdaketa bat

Iraileko jai hauek, (Esker Onezkoak) deituak, berriz ere aldaketa bat dute, abuztura aldatzen baitira. Ostalaritza, eraikuntza, industria, taberna, udatiar eta abarren presioa ikusita, hiribilduko Udalak erabaki du lekualdatzea dela egokiena kolektibo guztiak pozik edukitzeko eta, azken batean, hilabete hau egokiagoa delako gure jai kanpotarrenetan presentzia izan dezaten eta, modu berezi horretan, nabarmentzeko.

1976. urteko abuztuaren 25ean, Oion hiriko alkate jaunak, urte horretako abuztuko jaien egitarauan, bizilagunak agurtzean, honako hauek aipatzen dira: "... aurreko urteetan ere inkesta egin zen zentzu horretan, eta zuek, hain zuzen ere, hala nahi izan duzue. Hori dela eta, udalbatzak, zuen eskaera jasoz, erabaki zuen urtero abuztuko azken igandearen aurreko ostegunean egitea".

Erreferente berritzailea: "Katxiaren Jaitsiera"

1979tik, beste tradizio bat dugu herrian; "Katxiaren etorrera", edo nahiago izanez gero, "Katxiaren Jaitsiera".

Nor Katxia baino hobea parranda egun hauek iragartzeko eta horiek gure tradizio guztiekin uztartzeko?

Horixe bada, Katxia gure Zaindarien Jaiak eta Eskerrak Onezko jaien arteko lotura ezin hobea da gure ustez.

Horrenbestez, Katxiari dagokio Parroki Elizako dorretik plazara jaistea Eskerrak Onezko jaiak iragartzeko. Hala ere, jaitsiera honetan benetako Katxia ez, baizik eta harri-kartoizko bere "ordezkoa" izaten da, 87 metroko tarte hori txanotik zintzilik egiten duena.

Azken egunean, panpina sokan gora igotzen da Elizako dorreraino, eta horrela bukatzen dira jaiak.

Katxiari eta bere jatorriari buruz gehiago jakiteko: Katxiaren Zilipurdia

Katxiaren Jaitsieraren kokapena

Katxiaren Jaitsierako irudiak

IMG 20190821 190537
IMG 20190826 230238
DSC00625
IMGP2609
IMG 7651
IMG 7660
P8260188