Tradizioak
Zaindari Santuen Dantza
Hamaika mutilek dantzatzen dute dantza hau, urtarrilaren 22ko prozesioan, San Bizente eta San Anastasioren jai egunean. Bi aldaera ditu, eta biak dantzatzen dituzte, bitan bakoitza, bi aldaerak tartekatuz.
Lehenengoan eta hirugarrenean, dantzaren lehen zatia besterik ez da egiten, atzeraka egiten da, eta Santuen irudiei begira, prozesioak aurrera egiten duen bitartean.
Bigarrenean eta laugarrenean, dantza osoa dantzatzen da, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.
Dantzaren musika, gaitaz jotzen da (zenbait hamarkadatan, klarinetea jotzen zen gaitaren ordez), danborrak eta kriskitinek lagunduta. Mutilek gurutzeak, kateak eta airean buletak tartekatzen dituzte, eta horrela, dantza ederra, ikusgarria eta zaila egiten dute. Zuriz jantzita dantzatzen dute; galtza eta ator zuriak, zinta gorridun espartin zuriak eta zapi eta gerriko gorriak. Erdiko dantzariaren zintak, zapia eta gerrikoa berdeak dira.
Zaindari Santuen dantzaren irudiak
Dantza 1. zatia bakarrik
Dantza osoa
Zaindari Santuen dantzaren bideoak.
Zaindari Santuen dantzaren irudiak - BASAURI
