Skip to main content

ayuntamiento de oyon oion

  • PLAZA NAGUSIA, 5. 01320 OYÓN-OION
  • info@ayuntamientodeoyon.com

Danborrada


2002an, Danborradaren 10. urteurrena ospatu zen, eta bertan parte hartu zuten Donostiako "El Sauce" danborrariek eta Logroñoko "7 Valles Band" musika bandak. Haurrek zein helduek parte hartzeko jardueraren bat egitea zen asmoa.

40ren bat sukaldarik hartzen dute parte (3 eta 6 urte bitartekoak), jantzi zuriz eta zapi urdinez jantzita; 75 danborrarik (7 urtetik gorakoak), praka zuriak, ator zuria, eskularru zuriak eta jertse urdina jantzita; txapelak batzuek zuriak eta besteek urdinak tartekatzen dituzte.

Parte hartzaileek melodiak ikasi egiten dituzte: San Prudentzio Erretreta, Gora Anisa, Gau Ibilera, Donostiako Martxa, Iriyarena, Tatiago eta Diana.

Danborrada hau errotu egin nahi da herrikoen artean, etorkizunean ere egiten segi dezaten.

Danborradako irudiak

Tamborrada.doc
Tamborrada1.doc